1. Bedeinkatua izan dedilla
etxe honetako jendia,
pobre ta umil dabillentzat
badute borondatia.

Santua martiri maitia
dago errukiz betia,
Jaun zerukoak emon daiuela
Osasuna ta bakia.

2. Libertadia eskatzen diot
etxeko printzipalari,
Santa Agedaren alabantzak
kantadutera nua ni;

Grazia pizkat ipini
santa bedeinkatu oni.
Kristandadian onen izena
beti bedeinkatu bedi.

Icono_libroPDF

Aizpurua, J. (koor.) (1988). Gure ohiturak: Kandelerio, Santa Ageda, ihauteriak, San Juan. Gernika-Lumo: Udaleko Hezkuntza eta Hezkuntza eta Kultura Arloa.