NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK
Saltatu orri honen eduki nagusira.
Orrialdearen menu nagusira joan.
ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA
OGI-PAPURREN BIDEA
Hasieran euskal musikagileen partiturak biltzea bai liburutegi eta artxiboetan egindako bilaketaz, bai erosketaz eta bai sortzaileen beraien laguntzaz egin zen. 2000 urtetik aurrera Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Lege Gordailuaren partituren kopia bat jasotzen da.
1978an hasi ziren iristen dokumentu-funtsak, norbanakoen artxibo eta liburutegiak eta erakundeen funtsak, bai dohaintzan, bai gordailutzan.
2008ko abenduaren 31n ERESBILek 146 funts zituen.
Euskal musikagileen lanen soinu-erregistroak jasotzen ditu. Gaur egun, Euskal Herrian argitaratzen den musika-ekoizpen guztia eta baita euskal musikariek egindako guztia ere biltzen da. 2000 urtetik aurrera Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Lege Gordailuaren diskoen kopia bat jasotzen da.
Musika ikerketaren garapenerako iturri inprimatu nagusienak jasotzen dituen saila da, erreferentzi obra asko dituena. Monumentoak eta Europako partitura-bildumak ere baditu musikariei laguntzeko errepertorioa bilatzen eta ikasketan.
Hiru atal handietan eratua dago:
Sail honetan musikagileen, zein interprete edo musika-gaiei buruzko material mota guztiak jasotzen dira, hala nola, artikuluak, prentsa-ebakinak, gutunak, informeak eta abar. Horiei guztiei kartel, esku-programa, argazki eta ikonografia bildumak batzen zaizkie.