NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK
Saltatu orri honen eduki nagusira.
Orrialdearen menu nagusira joan.
ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA
OGI-PAPURREN BIDEA
Eresbilek maiz lankide dituen musika eta dokumentazio erakundeak:
ERESBIL da musikagileen elkartearen egoitza, eta laguntza ematen dio zabalkuntza lanetan eta bestelakoetan.
http://www.musikagileak.comERESBILek Euskal Herriko musika baliabide bibliotekarioak gehitzea sustatzen du. Horretarako 1987z geroztik bilerak egiten dira dauden musika-bibliotekarioekin, kontserbatorioetakoak gehienak, irizpideak bateratzeko eta elkarrekin ekintzak bideratzeko.
2007an musika liburu, partitura eta soinu grabazioen Sailkapen sistematikoa argitaratzen da.
ERESBILek Elkartearen "Txistulari" aldizkariarekin lankidetza estua du, eta bertan argitaratutako partitura askoren eskuizkribuen jagole ere bada.
www.txistulari.eusERESBILek EAEko Koru Biblioteka izeneko partitura berezien sail bat sortu du, XIX, XX eta XXI. mendeetako koru-partituren funtsa biltzeko. "MUSICA" nazioarteko koru-musika datu-basearen proiektuan ere parte hartu du.
www.koralakeae.comERESBILek Eusko Ikaskuntzarekin batera Kantutegia, euskal kanta tradizionalen web gunea, proiektuaren diseinuan parte hartzen du.
www.eusko-ikaskuntza.eusERESBILek BIME (Espainiako Musika Bibliografia) proiektuan parte hartu du, baita Espainiako Musika Baliabideak delako datu-basean ere. 2009an AMA - Musika Artxiboen Errejistroaren proiektuan parte hartu du.
www.musicadanza.es