NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK
Saltatu orri honen eduki nagusira.
Orrialdearen menu nagusira joan.
ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA
OGI-PAPURREN BIDEA
ERESBILen egoitza garai batean osagai elektrikoak egiten zituen Niessen lantegiak hartzen zuen orubean kokatuta dago. Errenteriak bizi izan zuen industri krisialdiaren eta susperraldiaren lekuko dugu eraikina; 2000. urtean lokal batzuk eraberritzen hasi ziren ERESBILen egoitza bertan jartzeko. ERESBIL Lanean hasi zenean, 1974. urtean, Errenteriako Kaputxinoen Elkarteak utzitako lokal batzuetan zuen egoitza. Eresbilen egoitza Errenteriako Hiribilduaren Kultur Zentroko eraikuntza berrien eta Errenteria Musikal Musika Eskolaren ondoan dago.
Eraikinak lau solairu ditu eta 475 m²-ko azalera; guztira 1.300 metro koadroko azalera erabilgarria du.
Honako aukerak eskaintzen ditu:
Gune honetan eskaintzen dena:
8 lagunentzako lekua du. Honela hornitua dago:
Kontsulta-gelako gune bat artxiboko bildumak eta materialak aurkezteko eta sartu berriak diren fondoak denboraldi batez erakusteko erabiliko da.
Eresbilek musikarekin zerikusia duten elkarte eta taldeen bilerak egiteko hainbat areto ditu.